Egindako lanak

Erakunde publikoak


Aventok aholkularitza zerbitzua eman die kirol arloan eskumena duten erakunde publikoei, maila guztietan. Tokian tokiko erakundeekin, gobernu autonomikoekin, Kirol Kontseilu Gorenarekin eta Europako Kontseiluarekin lan egin dugu.

Aventok esperientzia zabala du kirol arloan eskumena duten erakunde publikoekin, tokian-tokian, eskualdeka, autonomia erkidego mailan, estatuan zein nazioartean. Hona hemen gehien eskatzen dizkiguten jarduketak: sektoreko plan estrategikoak, kirol instalazioen bideragarritasun planak, kirol instalazioak zaharberritzeko azterketak, herri mailan dagoen kirol eskaintzaren azterketa ekonomikoa –kirol zerbitzuen kostua eta prezioa- eta politika publikoak diseinatzeko aholkularitza espezifikoa.

Halaber, berdintasunaren eremuan, berdintasun planak prestatzen ditugu erakundeentzako, eta kirolean generoaren ikuspegia txertatzen laguntzen dugu. Kirolean generoaren ikuspegia txertatzea helburu duten Europako Kontseiluaren proiektuetan lan egiteak aukera ematen digu arlo horretako politikarik abangoardistenak ezagutzeko.

Begiratu Aventok kirol arloan erakunde publikoentzat bideratutako proiektuen zerrenda.

Duela 15 urte baino gehiago, Aventok berdintasuna sustatzen du kirol arloan.
 

Kirolaren plan estrategikoen ebaluazioa eta diseinua

Bergarako kirol arloko aurreko plan estrategikoaren ebaluazioa eta 2017-2020 plan estrategiko berriaren diseinua.

Astigarragako kirol arloko jarduketa plana.

Aholkularitza Astigarragako Udalari tokiko kirolaren jarduketa plana diseinatzeko.

Kirol-lehiaketaren euskal esparrua garatzeko jarduketa plana

Analisia eta jarduketa plan baten diseinua, kirol-lehiaketaren esparru berria garatzeko eta ezartzeko, egungo kirolaren, gizartearen eta ekonomiaren errealitatera egokitzen dena, eta euskal kirol arloko erakunde eta eragileen itxaropenetara egokitzen.

Emakumeen goi-mailako kirolean berdintasun politikei buruzko ikerketa Gipuzkoan

Gipuzkoan goi-mailako kirolariei ematen zaien arreta mediatikoaren azterketa, bai eta erakundeek hartutako neurriak eta indarrean den lan esparrua ere.

Hondarribiko kirolaren plan estrategikoa

Tokiko kirolaren jarduketa planaren garapena; horretarako, Udalaren kirol saila, eskolako kirola, federatua, parte-hartzea eta kirol instalazioen beharrak aztertu ziren.

Urnietako Udalaren tokiko kirolaren jarduketa plana

2015-2019 legegintzaldian tokiko kirolaren politika ezartzeko laguntza teknikoa.

Aktibili – Jarduera Fisikoaren Euskal Plana

Aktibili – Jarduera Fisikoaren Euskal Plana garatzeko idazkaritza teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kirol Zuzendaritzentzat. Jarduera fisiko erregularra areagotzeko eta euskaldunen sedentarismoa murrizteko ekimena da.

Gipuzkoako kirolean immigranteen parte-hartzea sustatzeko jarduketa plana

Jatorriz atzerrikoak izan arren Gipuzkoan bizi diren pertsonen artean jarduera fisikoa edo kirola sustatzeko jarduketa planaren garapena; horren bitartez, zenbait ekintza positibo antolatu ziren, jatorriz atzerrikoak izan arren Gipuzkoan bizi diren pertsonen artean jarduera fisikoa edo kirola sustatzeko.