Zerbitzuak

Politika publikoak kirol arloan


Jarduketa planak aztertzen, ebaluatzen eta prestatzen ditugu, politika publikoen beharren arabera. Urteotan pilatu dugun esperientziak gure ikuspegia aberastu du kirol arloan; horri esker, aholkularitza profesionala ematen dugu, eta eragin positiboa dugu hainbat erakunde publikotan.

Kirol arloan eskumena duten administrazioekin batera, hainbat tresna erabiltzen ditugu politika publikoei forma emateko, hala nola, administrazio publikoentzako gidak diseinatzen ditugu, administrazio-plegu eta klausulak prestatu, kirol arloko berdintasun planak diseinatu, etab.

Aventon kirol arloko politiken alde egiten dugu, berdintasunean eta integrazioan oinarrituak, kirola edonorentzat eskuragarri izan dadin bermatzeko.

Europako Kontseiluaren hainbat proiektutan ere parte hartu dugu, kirolean generoaren ikuspegia txertatzeko, eta esperientzia horrek aukera eman digu arlo horretako lurralde abangoardistenetako politika publikoak gertutik ezagutzeko.

Ezagutu gure esperientzia eta jarduketa politika publikoekin.

Ezagutu Aventok kirol arloko politika publikoei lotuta bideratu dituen proiektuak.

Aventon kirol arloko politiken alde egiten dugu, berdintasunean eta integrazioan oinarrituak, kirola edonoren esku egon dadin