Zerbitzuak

Kirol instalazioei eta ekipamenduei buruzko planak


Instalazioen bideragarritasun ekonomikoko planak eta gida-planak prestatzen ditugu kirol arloko erakunde, elkarte eta klubentzat

Kirol ekipamenduak ezinbestekoak dira eskaintza erakargarria diseinatzeko eta kirol jarduerak finkatzeko. Alabaina, herritarren eskari eta itxaropenei erantzutea ez da nahikoa; instalazioak ere jasangarriak izan behar dira.

Instalazioak eraikitzen hasi baino lehen, aholkuak ematen ditugu; horretarako, unean uneko beharrak aztertu eta kirol jardueren programa definitzen dugu. Horrez gain, jadanik eraikita dauden instalazioak zaharberritzeko programak ere bideratzen ditugu.

Gure ustez, kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko, funtsezkoa da kirol instalazioen errealitate ekonomikoa zehatz-mehatz ezagutzea. Instalazioaren beraren eta bertan eskaintzen den jarduera bakoitzaren kostua aztertzen dugu, eta hainbat adierazle ekonomiko kalkulatzen ditugu, instalazioen kudeaketari lotutako erabakiak hartu baino lehen.

Instalazioen bideragarritasun ekonomikoko planak eta gida-planak prestatzen ditugu kirol arloko erakunde, elkarte eta klubentzat.

Ikusi nola bideratzen ditugun kirol instalazioei eta ekipamenduei buruzko planak.