Zerbitzuak

Kirol kudeaketarako planak


Aventoren helburua da kirol arloko erakunde oro ekonomikoki bideragarria izatea, beren lana egoki egin ahal izateko. Kasu bakoitza aztertzen ditugu, eta neurrirako bideragarritasun planak prestatzen, kirol arloko proiektuak sustatzeko eta, horrenbestez, proiektuok beren jarduera esparruan eragin sozioekonomiko positiboa izateko.

Kudeaketa plan integralak prestatzen ditugu kirol arloko erakundeentzat; horretarako hasierako azterketa sakona egiten dugu erakundearen laguntzarekin, eta hori da kudeaketa tresna eraginkorraren oinarria.

Kirol arloko erakundeak kudeatzen eta berrantolatzen laguntzen dugu. Laguntza zerbitzu espezifikoa daukagu, kirol arloko erakundeetan kalitateko kudeaketa sistemak abian jartzeko.

Jakin nola egiten dugun lan kirol kudeaketaren arloan.

Aventon bideragarritasun ekonomikoko planak diseinatzen ditugu kirolekin lan egiten duten erakundeentzat; hala, kasu bakoitza aztertu eta neurrirako bideragarritasun planak prestatzen ditugu