Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak ofizialki aurkeztu dute gaur Euro Basque Rugby Challenge (ERBC)-Euskal Errugbi liga. Aventok laguntza teknikoa eman du kirol lehiaketako mugaz gaindiko proiektu hau diseinatu eta gauzatzeko.

EPE, Emakume Pilotarien Elkartea, emakumeen pilota bultzatzeko, egituratzeko, eta emakumeen pilota duinago eta justuago bat lortzeko 80 emakume pilotariek sortu duten entitatea da. Emakume pilotariek beraiek hartu dute proiektu honen lidergoa, emakumeek parte hartzen duten jokamolde ezberdinen egoera hobetzeko, eta jokatzeko baldintzak hobetzeko beharra ikusita. Emakumeen pilotari ikusgarritasuna eman nahi diote, eta neska gazteentzat eredu bilakatu.

Aventok, Ainhoa Azurmendiren bitartez, Emakumea eta Kirola Iberoamerikako Mintegian parte hartu du, Cartagena de Indiasen (Kolonbia).

Kirol Kontseilu Gorenak (CSD), sarea bultzatzen duen erakundeak, kirol arloan emakumeen lidergoa eta sexu bortizkeriaren prebentzioaren inguruan gure ezagutza partekatzeko gonbidapena luzatu digu.

Haserako prototipoak abian jarri dituzten hainbat Udal eta tokiko kirol zerbitzuekin batera, kirol instalakuntzen kudeaketa ekonomikoa optimizatzeko tresna bat garatzen ari gara. Aipatu tresnaren helburua da, kudeaketa eraginkor bat egin ahal izateko oinarrizko galderei erantzuna ematea: Zein da kirol zerbitzu zehatz baten kostu erreala? Badakigu jakin kirol instalakuntza batek orokorrean tokiko kontuan emaitza negatiboa sorrarazten duela.