Gure bezeroak gure oinarrizko balioa dira eta beraiekin elkarlanean aritzea atsegin dugu. Printzipio honi esker kirol-erakundeetako bezeroen asetasuna areagotzeko etengabeko bilakaeran gaude.
Taldea.
Bezeroaren esperientzia eta ezagupenari gure aholkularien gaitasun teknikoa gehitu behar diogu. Ikuspegi eta ideia aniztasunak kirol-erakundeentzako kalitate handiko zerbitzua emango duen taldea izan nahi dugu.
Konpromezua.
Kirola atsegin dugu eta gure lana oso gustoko dugu. Gure bezeroekin etengabeko harreman zuzenak bere kirol-erakundeko partaide izatea ahalbidetzen gaitu. Honenbestez, gure proiektuetan konpromezu maximoa dugu.
Ezagupena.
Urtetako esperientziak eta ikuspuntu ezberdinetatik kirol-errealitatearen etengabeko azterketak egiteak gure oinarrizko abiaburua den kirol-erakundeen ezagupena ekarri digu, etorkizunean egingo ditugun proiektu guztietatik gauza asko ikasteko dauzkagula jakin arren.
Metodologia.
Gure metodologia lan egin dugun proiektu ezberdinetan zehar modu tinkoan egiaztatu da, beti ere bezeroaren beharretan oinarrituz. Proiektu oro, bezeroaren beharretara, lan-helburuetara eta bere kirol-erakundera egokitzen da.