03.
zerbitzuak
-
Kirol-erakundeen aholkularitza
Gure kirol zerbitzuekin, federazioak, klubak eta beste edonolako kirol-elkarte edo enpresak garatzen laguntzen dugu, eta etengabe dihardugu kudeaketa-planak eta alternatibak garatzen:
- Erakundeen egoeraren analisia, alor guztietan.
- Plan estrategikoak osatzen ditugu, lehen analisitik, helburuak ipintzetik, haiek abian jarri eta jarraipenaraino.
- Elkartearen berrantolaketa, eta aldaketaren kudeaketa.
- Erakundearen kudeaketa-planak.
- Marketing-planak.
- Bideragarritasun-azterlanak
- Kalitate-sistemak ezartzeko aholkularitza zerbitzua: ISO, EFQM, 5S
-
Kirol-politikako aholkularitza
Gure kirol-politikako kirol zerbitzuetan elkarlanean dihardugu kirol-gaietan eskudunak diren erakundeekin, haren jardunbide-planak osatzen eta garatzen:
- Kirol-sistemen analisia eta egoera-diagnosiak.
- Erabakiak hartzeko azterlan bereziak.
- Kirol desberdinen planifikazioa eta antolaketa.
- Kirol-politikak osatzeko aholkularitza.
- Generoko politikak kirolean garatzea eta aplikatzea.
- Kirolaren eta gizarte- eta ekonomia- garapenaren gaineko planak.
- Kirol-instalazioen Plan Gidatzaileak.
- Kirol-ospakizunen eragin ekonomiko eta sozialaren ebaluazioak.
- Kirolaren alorreko programa eta politika publikoen ebaluazioa
- Kirol-instalazioak eraikitzeko premien programak
-
Ezagutzaren sorrera
Zientziaren eta ikerketaren eremuko proiektuak egiten ditugu. Kirolaren sektorearen gaineko ezagutza sortzen dugu, kirolaren beraren garapenerako eta dagozkien eragileei erabakiak hartzen laguntzeko:
- Kirol-sektorearen gaineko merkatu-azterlanak.
- Kirolak beste zenbait eremurekin dituen harremanen gaineko ikerketak: Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Berdintasuna edota Gizarteratzea.
- Kirolaren eta gizartearen gainean duen eraginaren analisia.
- Kirol-eremuaren prospekzio-azterketak.
- Kirolari buruzko iritzi publikoaren gaineko azterlanak.
- Kirol-egoeraren azterlanak.
Pokopandegi, 11 - 012 Bulegoa 20018 Donostia - San Sebastián | T. 943 317 038
Lege oharra