
Kirola eta ekonomiaren arteko harremanari buruzko hainbat lan egin diren arren, zein neurri ezarri beharko lirateke kirola eskualdearen ekonomia sustatuko duen sektore ekonomikoa bihur dadin? Horixe da Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziak egin duen galdera. Elkarlanean Ekintza Plan bat gauzatu dugu.

Euskadin Arraunaren Plan Estrategikoa egin ondoren eta honetan proposatzen ziren zenbait ekintza abiarazi ondoren, Federazioaren txanda izan da. Bere egoera aztertu, kontestu berrian bere xedea berdefinitu eta bere oinarrizko ekintza lerroak ezarri.

Kirol profesionaleko enpresa eta kirol-federazioen arteko harremanak ez dira beti errazak. ASPE pelota-enpresak AVENTO kontratatu du Pelota Federazioen teknifikazio zentruekin hitzarmen eredu bat diseinatzeko.

Elkarte bakoitzak bere nortasuna mantenduz hiriaren adierazle izango litzatekeen traineru bateratzailea sortzeko Ur Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak elkarteek elkarrekin egindako proiektua. Landutako arloak komunikazioa, kirol-arloa, modalitatearen promozioa, baliabideen lorpena, e.a. izan dira.

Ermuako Udaleko Kirol Arloak eta Berdintasun Sailak herriko kirol-sistemaren azterketa bat generoaren ikuspegitik egitea eskatu zuten. AVENTOk Udal Kirol Erakundea, partaidetzako kirola, kirol federatua eta eskola kirola arloak ezberdinduz ikerketa bat proposatu zuen.
Lehena
|
Aurretik
|
... 4 ... (23 elementos) |
Hurrengo
|
Azkena
|